Cultura

 

Ekaineko azken astean Ludoteka zerbitzua handitu eta kaleratuko da Ludoteka ibiltaria lelopean. Ludoteka ibiltaria herrian zehar haurrek beraien aisialdia era kolektiboan gozatzea izango du helburu, programaziorik gabe. Herriko leku ezberdinetan elkartuko gara (auzoka) eta goiz pasak giro lasaiean egingo ditugu, familien kontziliazio gatazkan lagunduz eta haurrei kaleaz eta taldeaz gozatzeko aukera emanez.

Ekainaren 24tik 28ra egongo da martxan, 10:00tatik 14:00tara.

2015ean jaiotako haurrak Tipirrika espazioan elkartuko dira (Ludoteka, haurtxokoa).

2014-2007 urte bitartekoak dagokien auzoko topalekuan elkartuko dira, eta hezitzaileekin batera egun horretarako aurrez erabakitako Elkargunera joango dira (auzo guztietako haurrak batuko diren espazioa). Onartuen zerrenda argitaratutakoan dagokion auzo topalekuaren barri ere emango zaio familiari. 14:00tan haurra gurasoek utzitako lekuan batuko dute.

Izen ematea (maiatzaren 13tik aurrera): https://forms.gle/Fp2pTKnaqu1Q3bEF8

Kartela (PDF 152KB)