Cultura

 

Aurten udalekuetan 2 hamabostalditan antolatuko gara:

1º: uztailaren 1etik 12ra.
2º: uztailaren 15etik 26ra.

Astelehenetik ostiralera bitartean eramango dira aurrera 10:00tatik 14:00tara (irteera egunetan izan ezik). Adin tarte bakoitzak bere udaleku propioak izango ditu:

  • 2015ean jaiotakoak: Arraibiko haurtxoko-ludoteka-parkean (Tipirrika Gunea)
  • 2013-2014 jaiotakoak: Arraibiko haurtxoko-ludoteka-parkean (Tipirrika Gunea)
  • 2012-2007 bitartean jaiotakoak: herriko espazio ezberdinak izango dira udalekuetako guneak, baina eskoletan egingo dugu eguneroko harrera.

Haur bakoitzak hamabostaldi bakar batean emango du izena, baina aukera egonez gero beste hamabostaldian ere parte hartu nahiko lukeela adierazi beharko du izen ematerakoan. Haur guztiei aste bat bermatuko zaie, baina ez derrigorrez beraiek aukeratutakoa, hamabostaldien banaketa zozketa bidez egingo dalako izen emateak leku kopurua gaindituz gero.

Izen ematea (maiatzaren 13tik aurrera): https://forms.gle/Fp2pTKnaqu1Q3bEF8

Kartela (PDF 152KB)