Albisteak

Zapatuan KANTU KOLORE umeentzako ikuskizun musikalaz gozatzeko aukera izan genuen Lemoako kiroldegian.

Pandemiak % 50era mugatzen digu aforoa, eta gehienez ere 150 pertsonako muga ezartzen digu.

Izena emateko epea zarratu eta izen-emateak aztertu ondoren, 39 pertsona sarrera barik gelditu ziren.

Zapatuan 27 pertsona ez ziren ikuskizunera joan; 10 familia ez ziren agertu, sarrera barik geratu ziren 39 pertsona horiei joateko aukera kenduz.

Argi utzi genuen izen-emateak ekintzara bertaratzeko konpromisoa zekarrela, eta izen-ematea ezeztatzeko aukera ere eman zen barikuko 15:00ak arte, horrela beste bati aukera emateko.

Hurrengoan, mesedez, errespetuz jokatu.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

LEMOAKO UDALA