Albisteak

 

Herritik eta herriarentzat, gardentasunez eta parte hartzea bultzatuz. Horixe da Lemoako Udalak herriaren aurrean harturiko konpromezua.

Bide horretan pausuak emalen afi gara (Gobernu batzorderik ez, plenoen maiztasuna handitzea edo batzorde irekien bidez funtzionatzea adibidez), eta aurrekontu parte hartzaileekin beste aurrerapausu bat emango dugu.

Aurrekontuena Udaleko erabakirik garrantzitsuenetakoa da, eranlzun beharreko galdera sinplea eta konplexua da aldi berean; zelan gastatuko d itu udalak bere diruak?

Hartu beharreko erabakien garrantzia ikusirik, eta beraietan lemoaztarren parte hartzea bu1tzatzeko, aurrekontu parte hartzaileak marlxan jartzea da aukerarik onena.

Aurrekontu parte hartzaileak udalaren demokratizaziorako bidean ezinbestekoak dira, herritarrak udal mailako erabaki garrantzitsuenean inplikatzeko eta parte hartzeko. Eman dezagun pausua.

Aurtengoa lehen pausua izango da; herritarren iritzi, kritika eta ekarpenak jaso nahi ditugu. Horretarako auzo batzarretan zentralUko gara, sektorekakoak hurrengo urterako utziz. Badakigu aurrekontuak honela egiteak lan asko suposatuko digula, baina benetan sinesten dugu herritarren inplikazioan, ziur gaude ez dela alperrikakoa izango eta mereziko duela.

Aurkezpena:

Urriaren 7an, arratsaldeko 19:30etan Jubilatuen gaineko aretoan

Auzo batzarrak:

Urriak 10, 19:00etan ARRAIBI eta ESTAZINOA, Udaletxean

Urriak 14, 19:00etan INTZUNTZA eta ELIZONDO, Jubilatuetan

Urriak 15, 11 :30etan LEMORIETA, SAN INAZIO, TALLERRETA eta BOLUNBURU, Jubilatuetan

Urriak 17, 19:00etan LARRABEITI, ITURRITZE, ELORRIAGA, AIZTI eta LANDITZE, Udaletxean

Urriak 21, 19:00etan ARANTXE, POZUETA, MENDIETA, DURANDIO, Jubilatuetan

Urriak 22, 11:30etan ARRAÑO, AZURREKA, TXIRIBOKETA, TXITXOTEGI eta MENDIBIL, Udaletxean

* Zure auzoa ez bada agertzen hurbilenekora joan 

Zure iritzia garrantzitsua da, eta Udaletxeak entzun nahi du Zatoz!

Informazio gehiago ikusi