Albisteak

 

Maiatzaren 20an eta 21ean Lemoatxeko Batailaren Lehenengo Errekreazio Historikoa izango da

Egitarauaren barruan antolatutako eitaldiak hilaren 20an hasiko dira, Mikel Diego Aranzadiko historialariaren hitzaldi batekin (19.30ean Jubilatuen ganeko aretoan).

Hurrengo egunean, zapatuan, goizeko 10.30etik aurrera Gerra Zibilean girotutako Museo Bizia ikusi ahal izango da. Garaiko ibilgailuak, kanoiak eta ekipamenduarekin jantzita zein armatutako lagunak izango dira. Museo Bizia ezagutzeko bisita gidatuak ere antolatu dira, 11.00etan zein 12.30ean. Arratsaldeko 15.30ean Lemoatxeko borroka-gunera igotzeko autobus zerbitzua hasiko da. Horrez gain, Lemoatxera oinez igotzeko aukera izango da, eta hainbat lagun 16.00etan abiatuko dira elizatik.

Lemoatxen izandako borrokaren antzezpena 17.00etatik 17.45era arte izango da, eta amaitutakoan lore eskaintza izango da.

Azkenik, Fran Longoriaren 'Baile en el sindicato' filma ikusi ahal izango da Jubilatuen gaineko aretoan. Jardunaldia gaueko 22.00etan amaituko da.

 Egitaraua osorik kontsultatu (PDF 411KB)