Albisteak

 

Zer da?

Lemoako herritarrentzako DOAKO zerbitzua da, herritarren artean bizimodu osasuntsu eta aktiboa sustatzeko jarduera fisikorako aholkularitza eta orientazioa eskainiko dituena.

Nola funtzionatzen du?

Hitzordu bat hartu behar da eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako aditu batek egin beharreko ariketa fisikoa aholkatu du norbanakoen egoera fisikoa, beharrizan eta lehentasunak kontuan izanda. Berdin du adinak, sexuak eta ohiturak, bizitza aktibo eta osasuntsua izan nahi baduzu, deitu edo idatzi mezu elektroniko bat.

 Informazio gehiago (PDF 225KB)

 Ordutegia (PDF 212KB)