Albisteak

 

COVID-19k sortutako egoera dela eta, komertzioak dira salbuespen egoeraren ondorioak bereziki pairatzen dituztenak. Beraz, osasun krisialdi honetatik irteten garenean, denon lana izango da gure herriko komertzioak babestea eta beraien etorkizuna bermatzea.

Horretarako, Lemoako Udaletik, ekimen berria atera dugu, ezohiko egoera honek behartuta itxita dauden komertzioak bultzatzea, hain zuzen ere.

Udalak, “www.lemoaureztatzen.com” webgunea martxan jarri du, eta bertan, edonork bonoak erosteko aukera izango du. Zertarako? Merkatariei dirua aurretik ingresatu ahal izateko, horrela aste hauetako fakturei aurre egin ahal izango diete. Beraz, merkatariek zerbitzua eskaini gabe dirua jasoko dute eta normaltasun egoera batera iristen garenean, bezeroak ordaindu duenaren araberako zerbitzua jasoko du.

Parte hartzeko modua:

 Kartela (PDF 270KB)