Albisteak

 

2020ko irailaren 15era arte antolatu daitezkeen ekitaldien inguruan oinarrizko gomendio hauek onartzea adostu da:

  • Leku txiki zein irekietan 250 pertsona eserita gainditzen ez dituzten ekitaldiak.
  • Pertsonen arteko segurtasun tartea 2 metrokoa izatea zainduko da.
  • Kanpoan edo talitako eremuetan egiten diren ekitaldi edo ekintzen kasuan 4 metro karratuko eremua gordeko da pertsona bakoitzeko.
  • Eremu publikoaren gehienezko okupazioak ez ditu 1.000 metro karratuak gaindituko.
  • Udako eta eguneko udalekuen jarduerak eten egingo dira.
  • Estalitako udal instalazioek (kiroldegia, ludoteka, gaztelekua...) itxita jarraituko dute ekitaldi zehatz bat egiteko ez bada.

Hala ere, gomendio horiek une bakoitzean onartzen den araudiari egokituko zaizkio, pandemiaren bilakaeraren arabera.