Albisteak

 
  • Maskara derrigorrean erabili behar da kalean, aire zabaleko guneetan eta erabilera publikoko espazio itxietan; baita ostalaritza eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan ere, taberna, txoko zein elkarteak barne.
  • Elikagaiak eta edariak ahoratzean solik baztertu daiteke maskara.
  • Gehienez 10 pertsona batu ahal izango dira ostalaritzako kanpoko zein barruko mahaietan.
  • Debekatuta dago kalean zein ostalaritza establezimenduetatik kanpoko espazio publikoetan edariak taldeka kontsumitzea.
  • Debekatuta dago gazte-lonjetan eta antzeko lokaletan biltzea.
  • Igerilekuan maskara erabiltzea nahitaezkoa da joan-etorrietan. Toallan maskara kendu daiteke, beti ere pertsonen arteko 1.5 m-ko distantziari eusten bazaio; kasu honetan, toallan, bizikidetza-unitate bereko pertsonen artean ez da derrigorrean distantzia bete behar eta ez da derrigorrean maskara erabili behar. Gehienez 10 pertsonako taldeak.
  • Maskara modu egokian erabili: sudur-trenkadaren eradialdetik kokotseraino.