Albisteak

 

Egutegia eta ordutegia:

  • Irailaren 14tik aurrera.
  • Astelehenetik barikura arte: 10:00-22:00.
  • Zapatu, domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00.

Edukiera eta baldintzak:

  • Gimnasioa: gehienez ordu 1 eta 10 pertsona. Zure toalla ekarri eta bukatutakoan erabilitako materiala desinfektatu.
  • Padel pistak: gehienez ordu 2 eta 4 pertsona bakoitzean.

Txanda eskatzea:

  • Zitak hartzeko: www.lemoa.net
  • Eguneko txanda bakarra hartu daiteke.
  • Txanda eskatu ondoren baieztapena e-postaz jasoko duzu.
  • Erreserba eginda bertaratuko ez bazara, baliogabetu behar da, beste pertsona batek erabiltzeko.
  • Ordainketa kiroldegiko harreran eta banku-txartelaren bidez egin behar da.

Instalazioa:

  • Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira.
  • Aldageletako komunak zabalik egongo dira.
  • Erabiltzaile guztiek sartu eta irteteko txartela erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Ezarritako segurtasun eta garbitasun neurriak betetzea derrigorrezkoa da.

Kontuan izan:

  • Covid-19aren bilakaeraren arabera, baldintzetan aldaketak egon daitezke.
  • Arauak errespetatu eta arduratsu jokatu.