Albisteak

 

Lemoako udalak 3 desfribilagailu automatiko jarri ditu udal kiroldegian, udal futbol zelaian eta udaltzaingoaren autoan.

B-Safe enpresako “DOC” desfribilagailuak izan dira jarri direnak eta horrela Lemoa udalerri bihotz-babestua bilakatu da. Desfribilagailu hauek jartzeaz gain, udalak prestakuntza plan bat martxan jarri du gai honen inguruan eta bertan udal langileak eta herriko elkarteak parte hartuko dute aste honetan zehar.

Udalaren ustetan, oso garrantzitsua da egoera larrian egon daitezkeen pertsonak, salbatu ditzakeen teknologia herritik zehar jarrita izatea baina oso garrantzitsutzat jotzen du baita, herriko jendea gai honetan formatua egotea, horrela emergentziazko egoera bati aurre egiteko.