Albisteak

 
Udalak herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina berria martxan jarri du; kanpaina hau “Lemoan bizi, Lemoan erosi” izenburupean burutuko da.

Kanpainaren irudia daramaten erosketa poltsa tolesgarriak banatuko dira komertzioetan bezeroen artean. Modu honetan helburu bikoitza lortuko da; alde batetik, bezeroei zerbitzu berri bat eskaintzea, eta bestetik, kanpainaren hedapena bultzatzea.

Herria bizirik egoteko ezinbestekoa da bertako merkataritza txikia ere bizirik egotea, eta espero da kanpaina hau lagungarria izatea guztion onerako den helburu hori lortu ahal izateko.