Albisteak

Logoa 
Lemoako Udaletik zuekin harremanetan jarri gara hasiberri dugun ekimen  baten berri emateko; izan ere, Lemoako Udaletik, beste hainbat udalerri eta mankomunitaterekin batera, beharsarea.net webgunea abian jarri dugu, Lemoan dauden lanpostuen eskaintza eta eskaria gure artean areagotu eta zabaltzeko asmoz.

Web-orrian Euskal Herriko mapa ageri da eta Bizkaia nabarmenduta dago bertan. Bizkaiaren gainean klikatzen badugu, parte hartzen duten herri eta mankomunitateen izenak ikusi ahal izango ditugu, eta horrela, Lemoa hautatu. Horretaz gain, orriaren eskuinaldean argitaratu diren azken eskaintza eta eskaeren zerrenda dago ikusgai. Lan mota guztiak bideratzeko tresna da Beharsarea, eta horiek kategoria desberdinetan sailkatu dira. Ildo horretan, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezke zerbitzu honen bidez.

Hori dela eta, Lemoako Udaletik http://beharsarea.net/Lemoa/ webgunean sartzeko gonbitea egin gura dizugu, zuen curriculumak edota lan eskaintzak sartzeko.

Zerbitzua euskaraz emango da, baina honetarako zailtasunik ikusiz gero, Udaletik laguntza emateko prest gaude.

Harremanetarako:
  • Helbide elektronikoa: gazteria@lemoa.net
  • Telefono zenbakiak: 94.631.3005 // 688.661.477
  • Harremanetarako kontaktua: Mikel

Informazio gehiago (PDF, 326 KB)