Albisteak

 

Aurten ere, legegintzaldi honetan urtero egin duen moduan, 2015eko aurrekontuak diseinatzeko prozesu parte hartzailea jarriko du martxan Lemoako Udalak, herritarren hitza kontutan hartu eta lehentasunak markatzeko asmoz. Aurreko urteetako bideari jarraituz, eta metodologian berrikuntza batzuk sartuta, hauek izango dira aurrera eramango diren fase ezberdinak:

1. Herritarren ekarpenak jasotzeko bi komunikazio bide berri zabalduko dira. Alde batetik, telefono mugikorretarako diseinatu berri den aplikazioa eta bestetik herrian zehar jarriko diren gutunontziak.
2. Ekarpen hauek irailaren 20tik urriaren 30era bitartean egin ahal izango dira eta urriaren 30a eta 31ean herriko udal ordezkariak gutunontzietatik igaro eta iradokizunak jasotzeaz gain herritarren ekarpenak zuzenean jasotzeko aukera izango da.
3. Ondoren, ekarpen fase honetan jasotako guztia aztertu eta sailkatu egingo du Udalak, aurrekontuen proposamen-zirriborroa prestatzeko.
4. Dokumentu hori Herri Batzar zabal batean aurkeztu eta eztabaidatuko da, behin betiko proposamena onartzeko.
5. Herri batzarrean onartutako behin betiko proposamena udalbatzan bozkatuko da.

3, 4 eta 5. faseen data zehatzak hurrengo asteotan argitaratuko dira. Animatu eta parte hartu, denon artean Lemoa hobetzen jarraitzeko.

Lemoan 2014-09-17.