Albisteak

 

Otsailak 13an, arratsaldeko 18:30etan, udaleko pleno aretoan bilduko gara, Lemoako Parekidetasunerako 1go Udal Plana nola egingo dugun azaltzeko. Izan ere, herritar eta eragileekin batera egin nahi dugu, eta aurkezpen-solasaldi horretan azalduko dizuegu zein den hasunarketa eta erabaki prozesu horretarako proposatzen dizkizuegun ekintzak. Norbaiten zaintza ardura baduzu, lasai, ongi etorria izango da. Eta bestela, gogoratu, ondoan umeentzako ludoteka zerbitzua dugula 19:30ak arte.

Etorri eta parte-hartu gurekin!