Albisteak

 

Lemoako zarata-mapa egin ostean, orain udalerrian zarata murrizteko tokiko Ekintza Plana idazten ari gara. Horretarako, Lemoako biztanle guztien laguntza behar dugu, plan hori eraginkorragoa izateko behar den informazioa biltzeko. Hain zuzen, “Lemoako Ingurune Zarataren Inpaktu Soziala aztertzeko inkesta” betetzeko eskatzen dizuegu. Jarraian eskura dezakezue, edo, bestela, udal-bulegoetan jaso eta entregatu.

Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzarengatik. Jaso ezazue agur bero bat.

Inkesta