Lemoa Barria

 

Arratiako Haranari ura hornitzeko proiektua egikaritzeagaitik, Lemoako udalak, Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoagaz batera, hitzarmen bat sinatu dabe Ibaizabal ibaiaren gainean oinezkoen pasabide bat instalatzeko.

Oinezkoen pasabide barri honek, Intzuntzako parkeari aurrea emoten antzinako zubiaren inguruan kokatuak, Ibaizabal ibaiaren bazter biak komunikatu egingo ditu, bai Durandio auzoan bizi diranentzat eta baita Zubiateko Poligono Industrialeko langileentzat be, Lemoako hirigunerako eta bertan dagoan bus geltokirako bidea emonaz.

Pasabidea 01

Pasabide barri honegaz, Lemoako udalak bete egiten dau Bizkaiko Foru Aldundiak proiektatu dauan bidegorria garatzeko proiektuaren zati bat.

PASABIDEAREN DESKRIPZINOA

Pasabidea 02

Pasabidea, zabalera erabilgarrizko 3 m-ko zurezko egitura laminatuzkoa da. Hurrengoak ditu: triarkulatu motako arku bi, arkuetatik altzairuzko tiranteez eskegita dagozan habe nagusiak, altzairu galbanizatuzko profila daukien barroteak eta barandatxoak eta zurezko eskudelak.