Lemoa Barria

 

Udalerri honetako udalak betidanik egin izan dira kontaktuak danetariko erakundeekaz, udalerria, bide-azpiegitura hobeagoez hornitzeko asmoz. Lemoan dago, 2004. urtean, nazional kategoriako errepide bat (N-240) eta trenbide bikoitz (Bilbo-Donostia) baten arteko barreradun azken tren-pasagunea. Baina, egoera hau guztiz aldatuko da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, tren-pasagune hau kentzeko obra egin eta gero.

Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, N-240 errepidetik, Lemoatik pasatzean, 13.705 ibilgailu pasetan dira egunero, eurotako %20,4 astunak; era berean, trenbidetik, orduko 8 bat tren pasetan dira astegunetan. Obra hau eginaz gero, ilarak desagertu egingo dira, kilometro birainokoak izaten diranak, zirkulazinorik gehieneko orduetan barrerak jaitsi egiten diran bakoitzean. Puntu horretan bai errepidez eta baita trenbidez be, gero eta trafiko gehiago dagoanez gero, beharrezkoa izan da proiektu honi ekitea.

Datetan:

2004ko maiatzaren 17an:
  • Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak hitzarmena sinatu eben, Lemoako tren-pasagunea kendu eta geltoki barri bat eraikitzeko.Geltoki zaharra
    Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak, Alvaro Amann-ek eta Bizkaiko Diputatu Nagusiak, Jose Luis Bilbaok, Administrazino bien arteko lankidetzako hitzarmena sinatu eben Lemoako udaletxean bertako Udalbatzarraren aurrean, Eusko Treneko lineak N-240 errepideagaz Lemoatik pasatzean daukon tren-pasagunea kentzeko eta udalerrian geltoki barri bat eraikitzeko proiektua finantzatzeko.
2004ko abenduaren 17an:
  • Tren-pasagunea kendu eta Lemoan geltoki barri bat eraikitzeko obren "Lehen Harria" IPINTZEA.Lehen harria ipintzea
    2004ko abenduaren 17an, barikua, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak, Alvaro Amann-ek, Bizkaiko Diputatu Nagusiak, Jose Luis Bilbaok eta Lemoako alkateak, Francisco Javier Beobidek, aipatu tren-pasagunea kendu eta Lemoan geltoki barri bat eraikitzeko obren "Lehen Harria" ipini eben.
2005ko lehen asteak:
  • Obrak hasi ziran, urte bi inguru iraungo dabenak.

Kopuru eta datuetan:

Proiektua egiteak, euroko 17,4 milioitik gorako inbertsinoa suposatuko dau. Kopuru oso honetatik, geltoki barri eraikitzeak, 3,9 milioitik gora suposatuko dau. Eusko Jaurlaritzak obrak finantzatu egingo ditu 10,4 milioi euroekaz eta Bizkaiko Foru Aldundiak 7 milioi ipiniko ditu.

Jarduketa guzti honeekaz, bai udalerriko bideak eta baita Eusko Trenek eskaintzen dauan zerbitzua be, sano hobetuko dira.

Trenbideak, oraingo taxuketea ia bardin mantentzen dau eta biribilgunearen azpitik pasatuko da. Nasen kota beheratu egingo danez, geltoki barria, BI-3526 errepidearen mailan geratuko da.

Errotonda

Biribilgune bat eginaz, N-240, BI-3526 eta Durandio auzorako eta Zubiate industriako poligonorako toki-errepideen arteko alkargunea hobetu egingo da.

Treneko obrari jagokonez, azpimarragarria da, batetik, nasen gaur eguneko kuotaren beherakada, BI-3526 errepidearen espaloiaren mailan geratuko dira-eta sarbideko gunean eta, bestetik, Sortalderuntz desplazamendua.

Kanpoko erradiozko 22 metroko biribilgune bat eraikiko da.

Obrak egikaritzeko epea, 24 hilekoa da.

Obra hau eginaz gero, leitekeena da trenak sarriago pasatzea norabide bietan.

ORAINGO EGOERA

GELTOKI BARRIA ETA BERE ARKITEKTURA
Geltoki berria Proiektuaren definizioan, geltokia, eraikin itxi bat modura pentsatu da, itxura bihurgunetsu eta guztiz simetrikozkoa. Bidaiarien sarrera nagusiak lehentasuna dauko eta bigarren mailako sarrerak (lokal teknikoa eta kafetegia) eraikinaren mutur bietan dagoz.

Kanpoko eta nasen aldeen arteko banantzea, itxitura zeharrargi bategaz dago egina, beirazko adreiluz beiratua.

Geltokiak, nasa nagusi bat izango dau. Trenen zirkulazinoa eraikinaren barrutik egingo da; automobil eta autobusen trafikoa, kanpotik egingo dan bitartean, bidaiarien trukaketa eta sarreren kontrola errezagoa eginaz. Bigarren mailako nasa bat be egongo da, nagusiagaz komunikatua nasen muturretan kokaturiko pasagune beheratu bien bidez. Pasabide honeek espazio ireki handiak izango dabez sarrerako eskailerak inguratuz; horrela, argiztapen egokia lortu, tunelaren efektua ekidin eta haize, euri eta zaratatik babestu egingo dira fatxadako itxitura beiratuak luzatzearen bidez.

Geltoki barria, estalki orokor baten azpian egongo da; honek, nasak eta eraikin txiki bat, harrera-gela eta gela teknikoa izango dituana eta baita kafetegi txiki bat be estaliko ditu. Geltoki barriak, baita be, trenak itxaroteko "mango" bat eukiko dau.

Bai geltokiaren eraikina eta baita bere inguru gertuena be, tren eta autobusen trukagailu baten modura dagoz pentsatuta. Horretara, garraio-modu bien arteko bidaiarien trafikoa erreztu egiten da, Arratiako haranari emonaz, gehien bat, zerbitzua. Hori dala eta, estalki bat proiektatu egin da, hegaldura zabalen bidez, bai geltokiaren kanpoko aldea eta baita barrukoa be estali egiten dauzana, nasak eta, autobusen geltokietatik, kanpoko sarrera estaliz.

Igogailu hidrauliko bik erreztu egingo dabe pertsonen sarbidea.

PROIEKTU BARRIA. OBRAK DIRAUAN BITARTEAN

Obrak egiten diran bitartean bermatuta dago trenbide zerbitzuaren jarraitasuna, bide bakarrean egingo dana; horretarako, 833 metro luzerako behin-behineko desbideraketa bat eraiki da. Desbideraketa hau, zatirik handienean, BI-3526 errepidearen gainean egingo da, zelan eta bertatik norabide batean bakarrik zirkulatu ahalko dala, desbideraketak berak zerbitzuan dirauan bitartean.

N-240 errepidearen saihesbidea eraikitzeak be, behin behineko zenbait desbideraketa egitea suposatuko dau, espazioaren urritasunak baldintzatu egingo dauzanak.