Lemoatxa 1937 PR-BI 56 ibilaldia

“LEMOATXA 1937” bidezidorra jarraituz gero, 2012an Lemoako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko elkarlanari esker berreskuratzen hasi ziren lubakietara iritsiko gara.

 

Ibilbide honen hasiera- eta amaiera-puntua “1936 urteko gudarien parkea” izango da, gerra zibilean parte hartu zuten gudarien omenezko parkea, hain zuzen.

Seinalez betetako bide horri jarraituz gero, Aldapa dorretxetik igaroko gara, eta gudariek San Antolingo eremura iristeko erabiltzen zuten bidea topatuko dugu. Bertan daude lubakiak.

 

Lemoara jaisteko, Lemotxako tontorretik abiatuko gara, armada kolpistaren hildakoen ohorez eraiki ziren kapera eta gurutzea dauden lekuan.

 

Lehenik eta behin, San Antolingo ermita bukolikoaren albotik igaroko gara: ondoren, bideak behera egiten du hostotza itxiko baso batean barrena. Azkenik, antzinako karobi batera iritsiko gara.

 

Jarraian, hirigunera itzuliko gara Lemorieta auzotik igaroz, Ibaizabal ibaiaren bazterrera iritsi arte.

 

Azkenik, ibaiertzeko pasealeku batek Lemoako Andra Mari elizara eta “1936 urteko gudarien parkera” eramango gaitu.

Profila

  • Profila

Track fitxategia

Ibilbidearen datuak

  • Luzeera: 8,2Km.
  • Desnibela: 425m.
  • Ibilbide zirkularra: Si
  • Zailtasun maila: Fácil
  • Ordutegia: 2:30h.

Altitudea

  • Gehienezkoa: 363m.
  • Gutxienekoa: 63m.

Informazio gehiago (PDF 14,2MB)