Jaiak

 
Landa-inguru ederrean ospatzen da, zehazki Elorriaga auzoan. Santuaren omenezko meza dugu jaien hasiera, eta ondoren hurbildutako guztientzako luntx izaten da. Egunean zehar, joko tradizionalak eta txapelketak antolatzen dira heldu zein haurrentzat: boloak, igel txapelketa, herri kirolak, mus txapelketa… Bukatzeko, txitxiburduntzi ederra egiten da bertaratutakoentzat.