Jaiak

 
Uztailean zehar, larunbat batean, ondoan dauden bi auzoen arteko jaia ospatzen da. Egunari txupinazo eta kalejirarekin ekiten zaio Atutxen. Zementuko etxeetan bazkaria egiten da. Ondoren, ekintza edota jolas bereziak antolatzen dira: ikuskizunak, bingoa, igel-txapelketa… Urteroko ekintza tortila lehiaketa da. Iluntzean, gerturatutakoentzat dantzarako kontzertu edo erromeria izaten da. Eta urtero bezala jaiei bukaera emateko, auzo horietako “maskota” den oilasko panpina erretzen da.