Jai hau beti ospatzen da Lemoatxen, lemoarrek maiteenetakoa daben inguru naturalean. Badagoz zenbait lagun, eguraldia edozein izanda be, indaben PUTXEROA prestatu egiten dabenak inguruko labeetan. Behin eginaz gero, indabak txapelketara aurkeztu eta, jarraian, parte-hartzaileek, lagunek eta senideek dastatu egiten dabez inguruko pagoen gerizpean. Baita, santuaren baselizan meza emon eta dantzaldi bat egiten da inguruan.