Jaiak

 
Maiatzaren azkeneko larunbatean ospatzen da Larrabeiti auzoko jaia. Txupinazoarekin hasten da jaia, eta ondoren guztientzat hamaiketakoa egoten da. Jarraian, sokatira, arku-tiroa, lasterketak, igel-txapelketa... antolatzen dira. Eguerdi aldera, indarberritzeko bazkari herrikoia izaten da, eta eguna bukatzeko karta joko txapelketak, hainbat ekintza eta pikoteoa.