Jaiak

 

Urria hileko zapatu batean egiten da, Lemoako kiroldegian. Eguna hasteko meza emoten da; ostean, Lemoako Durundi Barri dantza taldeak bere saioa egiten dau eta, hori amaituz, jubiladu gizon eta emakumeak jantokietara abiatzen dira, non bazkaria emoten jakela, boluntarioek prestatua eta alkateak, zinegotziak eta udaleko enplegatuek zerbitzatua; bazkaria amaitzean, opari bana emoten jako jubiladu gizonezko eta emakumezko zaharrenei. Jai-egun hau, pelota partidu batez amaitzen da, Lemoako Pelota Eskolak antolatua.