Jaiak

 

Abenduaren 24ean goizean ospatu eta "DURUNDI BARRI" dantza taldeak eta Lemoako JUAN BAUTISTA EGUSKIZA MEABE Ikastetxeak antolatzen dabe, udalaren laguntzagaz.

Santa Ageda egunean modura, udalerriko kaleak zeharkatzen dira Olentzeroren abestiak abestuz eta, goiz erdian, barriro indartzeko atsedenaldia egiten da; EHIZA ETA ARRANTZA Sozietateak salda eta txokolatea prestatzen dau bertan dagozan guztientzat. Ibilaldia amaituz gero, Olentzerok opariak banatzen ditu parte hartu izan daben umeen artean.