Ondarea

 

Ondare arkeologikoa osotzen dabe historia, artea, hirigintza, etnografia, zientzia, teknika edo gizartearen ikuspegitik balioren bat daben ondasun higigarri eta higiezin guztiak, zeintzuen azterketa egiteko, metodologia arkeologikoa aplikatzea beharrezkoa danean.

  • Arkeologia ustezkoak modura aitortu diran aldeak.
    Kultura sailak egin dauan txostenaren arabera, aipatu egin daiteke eguneko San Pedro baselizaren inguruko San Pedro Elorriagako hilerria izeneko elementuaren interesa. Meatoki arkeologikoa, azterketa zehaztuak egiteko daukozan lursailaren gorapen batean dago eta leitekena da, hilobiak, III eta V gizaldikoak izatea.
  • Babesteko proposatu diran alde arkeologikoak.
    Azkenik, azpimarratu behar dogu alde arkeologiko bat dagoala, ezelako aitorpenik izan ez badau be, Bizkaiko arkeologiaren ikuspegi orokorrean interes azpimargarria daukona. Arlanpe haitzuloa da, zeinarentzat Kultura sailak aurreikusia daukola, epe labur batean, inbentarioan sartzeko espedientea hastea.
  • Aranzadi zientzia elkartea