Turismoa

 

Arratiako Udalen Mankomunitatea, 1982. urtean sortu zan, helburutzat izanik udal-eskumeneko zenbait zerbitzu modu mankomunatuan eskaintzea. Toki-Erakunde honetan sarturik dagozan udalerriak honeek dira: ARANTZAZU, AREATZA, ARTEA, BEDIA, DIMA,IGORRE, LEMOA, UBIDE eta ZEANURI. Lurraldearen ikuspegitik, 206,70 Km2 inguruan zabaltzen da eta, udalerriotan, 12.167 herritar bizi dira.

Denboraren poderioz, Mankomunitatea bilakatuz joan izan da, edukiaz hornituz eta zenbait ahalmen eskuratuz; izan be, arrazoi bi doguz horretarako: batetik, beste Administrazino Publikoekaz izandako lankidetza eta, bestetik, integratzen daben udalek itxi egin dabezan ahalmenak.