Turismoa

 

Arratia eskualdean kokatua den bizkaitar udalerria, Arratia eta Ibaizabal haranen elkargunean; haren erdialdean, lursail lau bat dago, mendirik altuenak dituen bazterrerantz mailaz maila goitu egiten dena. Gailendu egiten dira Arraño I (395 m.), Arraño II (375 m.), Aramotz (514 m.) eta Lemoatx (Peña Lemona) (368 m.). Mendi hauetan karezko materileak dira nagusi, hasi eginaz horrela Durangaldean hain berezkoak diren gailurtzak. Baita, ustiapena dela medio, porlanaren eta etxegintzako materialen industria garrantzitsua ere. Udalerria zeharkatzen duten ibai biak, Ibaizabal eta Arratia beraren ibai-adarra dira.

Mugak: iparraldera, Bedia eta Amorebieta; Hegoaldera, Igorre eta Dimaz; Sortaldera, Amorebieta eta, Sartaldera, Bedia.