Turismoa

 

Lemoa udalerriaren biztanleak mailaz-maila ugarituz joan ziren joan den gizaldiaren lehen hiru laurdenetan zehar. Horretan eragina izen zuen haren kokapenak, Bilbotik eta Ibaizabal haraneko industria-gunetik (Amorebieta-Etxano, Galdakao) hur. Baina gertaera honen ondorioa izen zen, beste alde batetik, nekazaritzaren garrantziaren beheraka handia, batetik, eta biztanle askoren aldetik "beharra, denboraren zati batekoa" egitea, bestetik. Aldi berean, Lemoan bertan zenbait industria kokatu zirenez, estatuko leku askotatik kanpotar jendea etorri zen bertara. Biztanleen ugaritze hau eten egin zen hirurogeita hamar hamarkadaren erdi aldera eta, 80 hamarkada hasteaz batera, biztanleen kopurua gitxitzen hasi zen. Familiengandik aldentzen diren gazteentzat etxebizitzarik ezak zerikusia dauka, eta handia, joera honetan.

Udal Hirigintzako Plangintzako Arau Subsidiarioak onartzearekin batera, indarrean ddaudenak 1991ko azarotik hona, guztiz aldatu zen egoera udalerriaren hirigintzako garapenari dagokionez.

Zehatzean, hirigintza kudeatzeko prozesu luze gogor baten ostean, 1993 eta 2004 urte bitartean 480 etxebizitza eraiki ziren guztira, Elizondo egoitzazko sektorean kokatuak, zeintzuetatik azpimarratu egin behar direla babes ofizialeko erregimenean eraiki diren 39 etxebizitzak, sozialen modura eraiki diren beste 18 etxebizitzekin batera.

Esandakoagatik, biztanleen kopuruak, astiro bada ere, mailaz maila gora egin du, zelan eta 1993 eta 2005 urte bitartean 172 biztanle gehiago daude, %6,5eko gehikuntzea suposatzen duena.

Ikuspegi demografikotik ez da ahaztu egin behar, udalerri honek, 65 urtetik gorako pertsonen oso ehuneko handia daukala; hori, neurri handi batean, 1975 eta 1993 urte bitartean etxebizitza berririk eraiki ez egitearen ondorioa da; izen ere, jende gazteagoak inguruko herrietara joan behar izen zuen bizi izatera.

Azpimarratu behar da, baita ere, hirigintzako garapenak jarraitu egiten duela; izen ere, 2004-2006 urte bitartean, 182 etxebizitza berri eraikiko dira guztira Elizondo-San Inazio sektorean, zeintzuetatik 39 babes ofizialekoak izengo direla.

Biztanle gehienak, Arraibi, Intzuntza eta Elizondo guneetan bizi dira; aldi berean, hegalaren aldeetan bizileku bakarrak dagoz, edo hirigune txikietan batuak.