Antolaketa

 

Udalaren gobernuak, osotzen daben organo ordezkagarri eta burokratikoen arteko koordinazino funtzionala behar dau. Helburu hau lortzen da agintaritza nagusi baten bidez, batasuna inposatzen dauana bere jarduerea behar dan modura bideratzeko. Lehen leku honetan, alkatea dago.

Alkatea, TJOAL-ren 21.1, 2 eta 3 artikuluak dinoanaren arabera, Udalbatzarreko burua da eta, edozelan be, hurrengo eskumenak ditu:

  1. Udal gobernua eta administrazinoa zuzentzea.
  2. Udala ordezkatzea.
  3. Osoko Bilkuraren, Jaurtzeko Udal Batzordearen eta edozein udal-erakunderen batzarraldien deialdia egitea eta horreetan guztietan buru izatea.
  4. Udal zerbitzuak eta obrak zuzendu, ikuskatu eta bultzatzea.
  5. Bandoak emotea.
  6. Gastuak xedatzea, bere eskumenaren mugen barruan, ordainketak agintzea eta kontuak emotea.
  7. Udalbatzarreko langile guztien goi-buruzagitza izatea.
  8. Udaltzaingoaren buruzagitza izatea, eta baita be armak erabiltzen dabezan funtzionarioak izendatzea eta zigortzea.
  9. Larrialdietan, judizioko eta administrazinoko egintzak burutzea.
  10. Beronen aldetik eta beraren erantzukizunaren pean, hondamenezko egoeretan edo horretarako arrisku larria dagoanean, neurri beharrezko eta ohikoak hartzea, atoan Osoko Bilkurari horren kontua emonaz.
  11. Beronen agintaritzaren aurkako edo Ordenantzak bete ez egiteagaitiko okerrak zigortzea, eskumen hau beste erakunde batzuen eskuetan dagoanean izan ezik.
  12. Obrak eta zerbitzuak kontratatzea, beti be euren kopuruak ez badau aurrekontuzko baliabideen %5a ezta kontratazino zuzenari aplikagarria jakon muga orokorra be gainditzen, legez jarrita dagoan prozeduraren arabera.
  13. Lizentziak emotea, lizentziotan horretara xedatua dagoanean.
  14. Osoko Bilkurari beren beregi esleitu egiten ez jakozan plangintza orokorraren eta hirigintza kudeaketaren eta baita be Urbanizazinoko Proiektuen garapenezko tresnen onarpenak.
  15. Legeek espresuki emoten deutsoezan gainerakoak eta Estatuaren eta Autonomi Erkidegoen legeriek udalerriari esleitu eta beste udal erakundeen esku itxi egiten ez dabezanak. Baita, alkateari jagoko alkarteordeak eta Jaurtzeko Batzordearen kideak izendatzea.

Alkateak, bere eskumenen burutzapena eta, Osoko Bilkuraren eta Jaurtze Batzordearen deialdiak egin eta eurotan buru izatea izan ezik, baita hurrengo eskumenak be ordezkatu egin daike:

  1. Bardinketak ebaztea ebazte-indarrezko botoaz.
  2. Udalbatzarreko zerbitzu administratiboen antolakuntza, Erregelamendu organikoaren markoan.
  3. Obra, zerbitzu eta horniduren kontratazino eta kontzesinoa, TJOAL-ren 21.1.1) artikuluan esandakoa gaindituz, urte betekoak baino luzeagoak izan ez edo urteko aurrekontuan izendatuak baino kreditu handiagoak behar ez dabezanak.
  4. Osoko Bilkurari ez jagokozan langileen arloko eskumen guztiak.
  5. Lizentzien kontzesinoa, salbu eta ordenantzek edo sektoreko legeek Osoko Bilkurari edo Jaurtze Batzordeari espresuki esleitzen deutseezanak.
  6. Garapen eta kudeaketa ekonomikoa, aurrekontu onartuaren arabera.
  7. Udalaren erabagiak argitaratu, bete eta beteazotea.
  8. Udal zerbitzu eta obren salmenta, errentamendu, hornidura eta adjudikazino-mota danetarako enkante eta lehiaketen buru izatea.

Beste eskumenak:

TJOAL-ren 78 artikuluaren arabera, alkateak isunez zigortu ahalko ditu Udalbatzarreko kideak batzarraldietara justifikaziorik barik joan ez edo euren egitekoak behin eta barriro be bete ez egiteagaitik, Autonomi Erkidegoaren edo, hori izan ezean, Estatuaren legeak esandako terminoetan.

Alkateak, beronen ordezkari bat izendatu ahalko dau, bertan bizi diran herritarren artean, non eta Toki erakundea ez diran hirigunetik aldenduta dagozan biztanlegune eta auzoetan, eta baita be zerbitzuak bete egiteak horretara eskatzen dauan urietan, Udalbatzarraren beraren Erakundezko Araudiaren terminoek horretara aholkatu egiten dabenean.

Alkateari jagoko, udalean sortu eta erakunde kolegiatuetan, honeen kideengan edo lurralde-mailako erakundeetan eraginik ez dabezan eskumenen arteko gatazkak. Baita be, udal zerbitzuak egituratzea eta antolatzea.

Legeak zehaztu egiten dauazan zigor batzuk inposatzea.

Kode Zibila aldarazoteko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen arabera, alkateen aldetik ezkontza zibilak legezkotzearen arloan, ezkontza egiten dan udalerriko alkateak, edozein espainiarraren ezkontza legezkotu ahalko dau, ezkontzen danak, alkatearen beraren aurrean edo honek eskuordetu egiten dauan zinegotziaren aurrean egin ahalko dauala.

Eskumenak

a. Gobernuko erakundeen kontrola eta fiskalizazinoa.

b. Hurrengoei buruzko erabagiak: udalez gaindiko erakundeetan parte hartzea, udal barrutia aldarazo egitea, udalerriak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko entitateak sortu edo deuseztatzea, erakunde ez bateratuak sortzea, udalerriaren kapitala eta beronen izenaren zein erakunde hareen izena eta bandera, ikurra edo ezkutua erabagi edo aldarazotea.

c. Plangintza orokorraren hasierako onarpena eta planak eta hirigintzako legedian aurrez ikusitako antolamendu eta kudeaketazko gainerako tresnak onartzea.

d. Araudi organikoa eta Ordenantzak onartzea.

e. Zerga izaerazko udalaren beraren baliabideak zehaztea, aurrekontuak onartu eta aldarazotea, bere eskumeneko gaietan gastuak xedatzea eta kontuak onartzea.

f. Zerbitzuak kudeatzeko moduak eta udalekoketarako espedienteenak onartzea.

g. Beste Administrazino publikoek egindako eskumenen ordezkatzea onartzea.

h. Beste Toki erakundeei eta gainerako Administrazino publikoei eskumenen gatazken planteamendua egitea.

i. Langileen plantilea onartzea, langileak aukeratzeko frogen oinarriak, ordainketa osogarrien kopurua finkatzea, eta baita be udalbatzarreko langileak euren kargutik kentzea, nazino izaerazko gaitasuna daben funtzionarioen kasuan izan sheik, eta langile laboralak kaleratzea berrestea.

j. Egintza administratibo eta judiziokoak burutzea.

k. Jabari publikozko ondasunen kalifikazino juridikoa aldarazotea.

l. Ondarea eskualdatzea.

m. Onarpenak gehiengo berezia eskatu egiteagaitik, Osoko Bilkurari legokiokezan besteak.

n. Legeek espresuki emoten deutsozan gainerakoak.

Era berean, Osoko Bilkurari jagoko alkateari egindako zentsura mozinoari buruzko botazinoa.

Ezin ditu a., b., c., d., e., f., g., h., i., k. eta ll hizkietan zerrendaturiko eskumenak eskuordetu.

Testu Bateginaren 23 artikuluaren eta ROF-aren 50 artikuluaren arabera, Osoko Bilkurari jagoko, baita be:

  1. Udalerriaren ondasun eta eskubideak eskuratzea eta euroi buruzkok transakzinoa.
  2. Ondasun komunalen aprobetxamendua arautzea.
  3. Iraupena urte betetik gorakoa edo urteko aurrekontuan izenpetu diranak baino kreditu handiagoak eskatu egiten daben obren, zerbitzuen eta horniduren kontratazinoa.
  4. Obren proiektuak onartzea, horreek egikaritzeko kontratazinoa beronen eskumenekoa danean.
  5. Kredituen judizioz kanpoko aitorpena, beti be aurrekontuzko hornidurarik ez badago, kredituzko eragiketak edo kita eta itxaroteko kontzesinoak.
  6. Udalaren aurka egindako prozeduretan defentsa.

Abuztua hileari jagokon ohiko batzarraldia, edozein talde politikok sei egun balioduneko lehentasunez eskatzen badau bakarrik egingo da, eta Osoko Bilkuraren Gai-Zerrendean sartzea interesau egiten dauan Mozino eta Interpelazinoen zerrenda eginaz.

Aipatu eguna jaieguna izatearen kasuan, hile horretako ohiko batzarraldia, lehenagoko urreko egun baliodunean izango da.