Antolaketa

 

IKUSITA.- Alkate andreak Osoko Bilkurari, Batzorde Informatzaileak sortzeaz eta daukien osoketaz egin deutson proposamenaren edukia, berbaz berba hurrengoa dinoana:

Proposatu da honako Batzorde Informatzaileak sortzea:

Zerrendatu diran batzorde informatzaileak 2 udalkidez osotuko dira (gehi presidentea, alkate andrea izango delarik batzorde guztietan), EH Bildurena 1 eta EAJ-PNVrena 1 izanik; izan be, talde politiko bakoitzak izendaturiko pertsonez dagoz osotuak.

Talde politiko bakoitzak eskubidea izango dau, Batzorde bakoitzerako, gonbidatu bi gehien gehitzeko; horreek berba egiteko bai baina botorik emoteko ez dabe eskubiderik izango.

Batzordeen idazkaritza Idazkari-Artekariaren edo, ordezte bidez, jagokonaren largura egongo da.

Batzorde Informatzaileen kideak eta horreen Buruak dira, udal ordezkaritza daukien Talde Politikoen proposamena dala medio, jarraian zerrendatuko diranak:

1.- Hirigintza, obra eta zerbitzuen batzorde informatzailea

Burua: Jon Andoni Perez
Kidea: Iñigo Zuloaga


2.- Ogasun, kontu berezien eta pertsonaleko batzorde informatzailea

Burua : Eukeni Bikarregi
Kidea: Iñigo Zuloaga


3.- Kultura, euskara eta gizarte ekintzaren batzorde informatzailea

Burua: Ioritz Fernandez
Kidea: Zuriñe Etxebarria


4.- Gizarte ongizate, aukeren bardintasun eta hezkuntzako batzorde informatzailea

Burua: Marian Garai
Kidea: Esther Iturrioz


5.- Ingurugiro batzorde informatzailea

Burua: Aritz Undurraga
Kidea: Iñaki Barrenetxea


6.- Komunikazio eta herritarren parte-hartze batzorde informatzailea

Burua: Aritz Undurraga
Kidea: Mikel Barandika


Informazio Orokorreko Batzordea

Informazio Orokorreko Batzordea izeneko batzorde berri bat sortu da. Udalbatzeko kide guztiek sortzen dute.

Bilkura informatiboa hilabeteko azken asteazkenetan egingo da. Uztaila eta abuztuan izan ezik.