Antolaketa

 
  1. Gobernuko erakundeen kontrola eta fiskalizazinoa.
  2. Hurrengoei buruzko erabagiak: udalez gaindiko erakundeetan parte hartzea, udal barrutia aldarazo egitea, udalerriak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko entitateak sortu edo deuseztatzea, erakunde ez bateratuak sortzea, udalerriaren kapitala eta beronen izenaren zein erakunde hareen izena eta bandera, ikurra edo ezkutua erabagi edo aldarazotea.
  3. Plangintza orokorraren hasierako onarpena eta planak eta hirigintzako legedian aurrez ikusitako antolamendu eta kudeaketazko gainerako tresnak onartzea.
  4. Araudi organikoa eta Ordenantzak onartzea.
  5. Zerga izaerazko udalaren beraren baliabideak zehaztea, aurrekontuak onartu eta aldarazotea, bere eskumeneko gaietan gastuak xedatzea eta kontuak onartzea.
  6. Zerbitzuak kudeatzeko moduak eta udalekoketarako espedienteenak onartzea.
  7. Beste Administrazino publikoek egindako eskumenen ordezkatzea onartzea.
  8. Beste Toki erakundeei eta gainerako Administrazino publikoei eskumenen gatazken planteamendua egitea.
  9. Langileen plantilea onartzea, langileak aukeratzeko frogen oinarriak, ordainketa osogarrien kopurua finkatzea, eta baita be udalbatzarreko langileak euren kargutik kentzea, nazino izaerazko gaitasuna daben funtzionarioen kasuan izan ezik, eta langile laboralak kaleratzea berrestea.
  10. Egintza administratibo eta judiziokoak burutzea.
  11. Jabari publikozko ondasunen kalifikazino juridikoa aldarazotea.
  12. Ondarea eskualdatzea.
  13. Onarpenak gehiengo berezia eskatu egiteagaitik, Osoko Bilkurari legokiokezan besteak.
  14. Legeek espresuki emoten deutsozan gainerakoak.

Era berean, Osoko Bilkurari jagoko alkateari egindako zentsura mozinoari buruzko botazinoa.

Ezin ditu a., b., c., d., e., f., g., h., i., k. eta ll hizkietan zerrendaturiko eskumenak eskuordetu

Testu Bateginaren 23 artikuluaren eta ROF-aren 50 artikuluaren arabera, Osoko Bilkurari jagoko, baita be:

  1. Udalerriaren ondasun eta eskubideak eskuratzea eta euroi buruzkok transakzinoa.
  2. Ondasun komunalen aprobetxamendua arautzea.
  3. Iraupena urte betetik gorakoa edo urteko aurrekontuan izenpetu diranak baino kreditu handiagoak eskatu egiten daben obren, zerbitzuen eta horniduren kontratazinoa.
  4. Obren proiektuak onartzea, horreek egikaritzeko kontratazinoa beronen eskumenekoa danean.
  5. Kredituen judizioz kanpoko aitorpena, beti be aurrekontuzko hornidurarik ez badago, kredituzko eragiketak edo kita eta itxaroteko kontzesinoak.
  6. Udalaren aurka egindako prozeduretan defentsa.

Lemoako udaleko Osoko Bilkuraren ohiko batzarraldiak hile birik behin egingo dira, hau da, zezeila, jorraila, bagila, iraila, zemendia eta abendua hileetan, zehatzean hileotako lehen martitzenetan arratsaldeko 19:30ean.