Alkate andrearen mezua

Saioa Elejabarrieta alkate andrea

Ongi etorri guztioi Lemoako Udalaren webgunera, non gure herriari buruzko eta Udal jardueren inguruko informazio zabala aurkituko duzuen. Izan ere, horixe da www.lemoa.net gunearen asmo nagusia, lemoaztarrei zein bisitariei ahalik eta informazio zein zerbitzurik zabalena eskaintzea.

Jakitun gara gaur eguneko gizartean komunikazioak duen garrantziaz, zertan ari garen eta zer eskaintzen dugun plazaratzearen beharrizanaz. Horregatik, eta gure kudeaketa eredua transparentzian eta parte hartzean oinarritzen delako, webgune honen zerbitzu publikoa indartzea da gure asmoa. Erabiltzaileak zuzenean ezagutuko ditu udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua, herritarrei eskaintzen zaizkizuen zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea.


Aurrera begira, webguneak zerbitzu osatuagoa eskaini ahal izateko lanean ari gara, hainbat tramite sarearen bidez burutu ahal izateko aukerak aztertzen. Pausoz pauso jarraituko dugu orri hau hobetzen eta komunikaziorako bideak indartzen.

Azken batean, Lemoa ezagutzera ematea eta aldi berean lemoaztarrei ahalik eta zerbitzurik egokiena eskaintzea da www.lemoa.net webgunearen helburua, horretarako tresna egokia dela uste dugulako.

Besterik gabe, ongi etorri eta agur bero bat.

Alkatea, Saioa Elejabarrieta Amorrortu

  • bizkaia.eu posta-elektronikoa
  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala

Lemoako udala

Arraibi, 1
Tfnoak.: 946 313 459 / 946 313 005
Faxa: 946 314 322
48330 LEMOA (Bizkaia)
E-maila: lemoa@lemoa.net