Lemoako Bake-Epaitegia, Arratiako Bake-Epaitegien Elkartean dago. Izan ere, Arratiako 9 herriak (Bedia, Arantzazu, Artea, Areatza, Dima, Zeanuri, Igorre, Ubide eta Lemoa) dira haren kideak.
Hori dela eta, Lemoako Bake-Epaitegiaren jarduna, astero egun bitara bakarrik dago mugatua: asteartea eta ostirala.
Hona, eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Erregistro Zibila dela eta, udalerriko herritarren edozein arazori kasu egitea; batzuetan, zuzenean konponduko da arazoa eta, beste batzuetan, eskumena daukan erakundearen arduradunagana jo beharko da.
- Arlo zibilean, adiskidetza-ekitaldiak egitea.
- Arlo penalean, salaketa penalak hartu egitea, eskumena daukan erakundera bialtzeko.
- Era berean, beste epaitegiek eskatu egin dituzten dilijentziak egiten dira.
Telefonoa: 946 312 552
Jendearen arretarako ordutegia, 9:00 eta 14:00 ordu bitartekoa da.
Zuzendaria: Izaskun Camara Iza.