Berdintasun Saila

 
Azken urteetan Emakume eta Gizonen Berdintasunaren arloan emandako aurrerapausoak asko dira mugimendu feminista eta oinarrizko eskubideak lortu eta bazterkeriak desagerraraztearen aldeko emakume mugimenduei esker.

Eragile hauek argi uzten dute Emakume eta Gizonen ezberdintasunak kultura eta jendarte estereotipoetan oinarrituta daudela eta oraindik ere zeregina dagoela benetako berdintasuna lortzeko. Horregatik, botere publikoek esparru guztietan esku hartzea ezinbestekoa da.

Gero eta berdintasun handiagoa izango duen jendartea ahalbidetzeko politikak udalez gaindiko organoetatik ez ezik, udal esparrutik ere bultzatu behar dira, pertsonengandik hurbil gaudelako. Horrela, 2012tik Lemoako Udalak Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Saila du.