Euskara

 

Dendari, ostalari eta zerbitzu enpresarientzako doako zerbitzu eskaintza

Lemoako Udalak establezimendu hauen alorretan euskararen presentzia areagotzeko asmoz Harro bizi, euskeraz saldu eta erosi egitasmoa dauka abian. Euskararen gizarte normalizaziorako ez ezik, establezimenduentzat eurentzat ere oso garrantzitsua da euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan herriko establezimenduetan. Batetik, belaunaldi berri guztiak euskaraz ondo prestatuak eta euskara eske datozelako; eta bestetik, euskara gure establezimenduaren kalitate ezaugarri garrantzitsua izango delako.

Atal honetan, Udalak, euskararen presentzia areagotzeko, sektoreari eskaintzen dioten doako bitartekoen berri zehatza izango duzu. Era berean, atal honetan dauden banerretan egunerokoan euskara errazago erabiltzeko lagungarri izango zaizkizun loturak dituzu.

Zuen parte-hartze eta harrera onarekin euskarak urrats handiak egingo dituelakoan gaude.

Informazio gehiago: euskara@lemoa.net / 946313005

Oinarrizko konpromisoa (PDF, 1 MB)

Konpromiso ertaina (PDF, 1 MB)

Konpromiso gorena (PDF, 1 MB)

  • Euskara eskaintzarik onena
  • Hiztegiak
  • Bai euskarari ziurtagiria