Euskara

 
Lemoako Udalak herrian euskara normalizatu dadin garatzen ari den egitasmoaren baitan, arlo sozioekonomikoan hizkuntzaren normalizazioa lortzeko neurri eraginkorrak hartu eta betetzen lagundu gura du.

Euskarak negozio munduan onurak dakartza; izan ere, negozio bide berriak zabaltzeko aukera ematen du enpresetan eta, bezeroei zein hornitzaileei begira, euskara balio erantsia ere bada.
Lemoako Udalak euskaraz lan egin nahi duten edota zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten enpresei erraztasunak eman gura dizkie. Horrela, euskararen prestigio soziala areagotu eta arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia bermatuko da.

Euskarak enpresei negozio berriak egiteko ateak irekitzen dizkie, proiektu enpresarial berriak sortzeko, euskaraz. Horretaz gain, euskara bereizgarria ere bada, bezeroak aukeratutako hizkuntza errespetatzeko bitartekoa, gertutasuna agertzeko tresna; hortaz, negozio ikuspegitik, aberastasun iturri da.

Hori horrela, ERROTA FUNDAZIOAk Arratiako udal, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eusGara proiektua abian jarri du, eskualdeko enpresetan euskararen erabilera areagotzeko. Proiektua ezagutzeko prestasunik bazenute jarri Lemoako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan.
  • Hiztegiak gaika
  • Bai euskarari ziurtagiria