Euskara

 

Ikusten duguna gara. Jaiotzen garenetik gure ingurukoek egiten dutena era naturalean kopiatzen saiatzen gara, keinuak, soinuak, hizkuntza bera…

Hizkuntza-ohiturei begira, gurasoak giltza zareten neurrian eragin handia daukazue, baina era berean, umeak eleaniztasunean hezteko orduan zalantza, beldur eta kezka asko izaten dituzue. Atal honetan bada, hizkuntzak transmititzeko eta kezka, zalantza edota beldur horiek uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaini nahi dizkizuegu.

Euskararen transmisioa gure seme-alaben etorkizunean ezinbestean eragingo duen giltza delako, laguntza eskatzeko zuzenean jar zaitezke euskara zerbitzuarekin harremanetan. 
 
  • Bige (Bizkaiko Guraso Elkartearen web orria)
  • Eman giltza
  • Guraso.eus
  • Euskal Produktuen Katalogoa