Arratiako Haraneko beste zortzi udalak diran Bedia, Igorre, Dima, Arantzazu, Artea, Areatza, Zeanuri eta Ubidegaz batera, Lemoako udalak Arratiako Udalen Mankomunitatea sortu eban 1982. urtean, zenbait udal-zerbitzu eraginkortasun hobeaz kudeatu eta garatzeko asmoz. Horreen artean, UDAL GIZARTE-ZERBITZUAK. Gizarte Zerbitzu honeen helburua da:
- Eskubide eta baliabide sozial dagozanei buruz informatu, baloratu eta orientatzea.
- Zerbitzu eta prestazino sozialez jabetzea erreztu egitea, nortzuei eta horreetarako eskubidea daben pertsona guztiei.
- Arratian bizi izan eta euren oinarrizko beharrizanentzat (elikatzea; janztea; ostatua izatea eta behar-beharrezko ondasunak) laguntasuna behar daben pertsonak, horretarako lagundu egitea.
- Adina,ezgaitasunen bat edo garapen sozial eta pertsonal osoa eragotzi egiten dauan gaixotasun batengaitik egoera sozial larriak jasan egiten dabezan pertsonak lagundu egitea, ahal danik eta modurik autonomoenean bizi daitezan.
- Enplegu bat lortzeko aparteko zailtasunak daukien pertsonak gizarteratzeko lagundu egitea.
- Beste erakunde eta agente sozialekaz batera, egoera larrian dagozan umeen ongizatea sustatu eta babesteko lan egitea.
- Drogen larregizko kontsumoa aurreikustea eta hareen pekoen gizarteratzea aldeztu egitea.
- Udalerriko emakume eta gizonen arteko aukeren bardintasuna sustatzea.
- Komunitatearen parte-hartzea sustatzea, bertan dagozan arazo sozialak konpontzeko bidean.
Herritarrek, norbanakoarentzat informazinoa eta gorago zerrendatu diran zerbitzuak jasotzera, hona jo daikegu:
- Lemoa udalerrian, astearteetan, 9:00etatik 14:00etara.
- Gainerako egunetan, Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitzan, Igorren, Elexalde kalea, 49 zk. Telefonoa 946 311 717.