Komertzioak

ZERGATIK BERMATU HERRIKO KOMERTZIOEN ORAINA ETA ETORKIZUNA?

  • Herri baten aberastasuna herriak berak daukan diruaz neurtzen bada, hobe da dirua geure herrian bertan inbertitzea.
  • Herri baten aberastasuna herritarren ongizateaz neurtzen bada, hobe da komertzioetako langileei dirua helaraztea  eta berain baldintzak hobetzea.
  • Herri baten aberastasuna herriaren bizitasunaz neurtzen bada, uka ezina da komertzioek herriari ematen dioten bizia.
  • Herri baten aberastasuna herriaren alaitasunaz neurtzen bada, ez ahaztu barra baten atzean, erosketa egin baino lehenagoko itxaronaldian edota ile-apaindegi baten giroan sortzen diren irribarreak.
  • Herri baten aberastasuna herriaren osasunaz neurtzen bada, dentistak eta farmaziak ere bultzatzea ezinbestekoa da.
  • Beraz, herrian erosteak herria aberasteak dakar.
Orain arte hauek izan dira aurrera eraman diren herriko komertzio bultzatzeko kanpainak: