Auzolandegiak

Auzolandegiak programa Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera aurrera eramaten den proiektua da. Proiektu honen hasiera 2013. urtean kokatzen da eta urtero mundu guztitik etorritako 40 gazte inguru batzen dira Lemoan.

Programa honen helburu nagusia, Lemoatx mendian dauden aztarna historikoak batzea da; horrela, 1937. urteko batailetan gertatutakoaren ikerketa sakonagoa egin ahal izateko.