Hezkuntza eta irakaskuntza

 
 

Umeen udal-eskola hau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Nekazaritza eta Arrantza sailen artean jarritako Haurreskolen partzuergora atxikitzeko hitzarmenaren emaitza da. Izan be, Euskal Herriko udalekaz egin zan zan, hitzarmen hau, erakundeen aldetik familiak laguntzeko planari, erantzuna emoteko.

Helburu nagusia da, familiak laguntzeko zerbitzu bat eskaintzea, familiako eta laneko bizitzen arteko egokitasuna erreztuz. Hezkuntzako funtsezko zerbitzua da, 0 eta 2 urte bitarteko umeen arreta integralerako eta hezkuntzarako. Izan be, umeok daukien gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta ikasbiderako guztiak egokitasunez garatzen dira, euren erritmoa errespetatuz, daukien beharrizanetara egokituz eta, beste umeekaz batera, berezkoak dabezan esperientziak bizi izateko aukera emonaz.

Izena emoteko aldiak, onartzeko erispideak

Umeen izena emoteko 3 denboraldi jarri dira, hareek, hasteko unean, 16 aste beteak izan behar dabezala.

Izena emoteko aldiak

  • Maiatza: Irailean edo urrian hasteko
  • Iraila: Zemendian hasteko
  • Urtarrila: Martian hasteko

Denboraldi bakoitzean, tarteen arteko bakoitzean eskaintzen diran plazen kopurua izango da.
Haurreskolak izena emoteko fitxa emongo dau, jarritako denboraldien arteko bakoitzean.

Informazio gehiago hurrengo telefonoan  946312108.

Informazio gehigarria