Oinarrizko mailako Kontserbatorio modura eratu zan 1986. urtean, Eusko Jaurlaritzak urriaren 7ko 213/86 Dekretuaren bidez, aitortu eginaz. Lehenago, musika-akademia modura jardun izan eban, modu nahiko lokabe batean.
Batuketaren helburua izan zan zerbitzua hobetzea, musika taldeak sortzea ahalbidetuz, tresnen eskaintza handituz eta, Musika Eskola, norbanako eskolaren bakoizkeritik aldentzeko moduko musika-giroaz hornituz; izan be, aukera emon jaken ikasleei modu aktiboan parte hartzeko, musika eginaz.
Musika Eskolaren helburua da, ikasleak, hurrengoak aurkitzea musikean: zaletasuna, kulturazko hezkuntzarako ekarpen garrantzitsua, sentiberatzearen eta sorgarritasunaren garapena, aisirako aukera ezin hobea. Eta, jakina, esandako guztia, musikatik lanbidea bilatzeko posibilitatea alde batera itxi egin barik.