Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Umeok, adin honeetan, gaixotasunez kutsatzeko daukien arriskua dala eta, garrantzizkoa da osasuneko zenbait arau betetzea. Ez dira onartu egingo umerik, hurrengoen arteko osasun-arazorik dabenik:

  • Goizean, ipurtesteko 38º-tik gorako tenperatura.
  • Konjuntibitisa
  • Beherakoa, eguneko 3tik gorako ez ohiko gorozki-aldi izatea.
  • Botatzeak, ohikoak ez diranak.
  • Zorriak, bartzak, horreen kutsatzea ekidinezina danean.
  • Gaixotasun kutsagarriak (errubeola, elgorria, barizela, joarea). Kasu honeetan, zentrora itzuli aurretik, medikuaren altea behar izango da.
  • Eztarri edo belarriko infekzinoakaz antibiotikozko tratamenduan egotea, eta hori hasi zanetik 24 ordu pasatu ez egitea.

Zalantzarik bada, medikuaren eretxia eskatuko da hurrengo kasuetan:

  • Eztula badauko, pixoihalak dirala eta alergiazko zarpulido bat, gorozti-aldi solteak baditu, ekarri daiteke umea.
  • Umeren batek sendagairen baterako alergiarik baleuko, aitak, amak edo tutoreek horren barri emon beharko dabe atoan, ohar idatzi baten bidez.
  • Gaixotu egitearen kasuan, aita, ama, tutore edo larrialditarako esandako pertsonari emongo jako abisua.
  • Ez da inongo sendagairik emongo, aurretiaz medikuaren errezeta bat eta aitaren edo amaren beren beregiko baimenik aurkezten ez bada.
  • Istripua izatearen kasuan, familiagaz kontaktatzea ezinezkoa izatearen kasuan, osasun-zentro batera eroango litzake umea.
  • Umearen osasun-txartelaren fotokopia bat ekarri behar da.

Ume edozein sendagai edo sustantziarako alergikoak diranak horren barri emon beharko dabe ahal danik eta lasterren; era berean, umeren bat gaixotu egitearen kasuan, berehala abisatuko jake gurasoei edo larrialditarako esandako pertsonari. Familiagaz kontaktuan jartzea ezinezkoa balitz, osasun-zentrora eroango litzake.

Gaixotasunagaitik absentzia luzearen ostean, edo ospitaleratzeko larrialdietara joatearen kasuan, pediatraren edo osasun-zentroaren txosten bat eskatuko jake gurasoei.

Sendagaiak, zentrora joateko ordutegitik kanpo emoteko ahalegindu behar da. Haurtzaindegian egin behar izatearen kasuan, ez da ezelango sendagairik emongo, pediatraren txostenak justifikatua ez bada, ordutegia eta dosia esanaz.

Umea, gaixorik egoteagaitik, zentrora ez badoa, abisua emon behar jako telefonoz haurtzaindegiari, gertatu danaren barri emonaz.

Informazio gehiago.