Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Egutegia

Haurreskolako jolaslekuetako bat
  • Edegiteko 11 hileko (abuztua kenduta) egutegia eskainiko da.
  • Edegita 7:30etatik, 17:00etara egongo da.
  • Umeak ezin izango dira egon, egunero, 8 ordu baino gehiago.

Ordutegia

  • Ordutegia, familien beharrizanen funtzinoan jarriko da. Hona, ordutegiari jarritako mugak: 7:30etatik 17:00etara izando da, eta 18:30ak arte luza daiteke gutxienez 3 haur batera egonez gero.
  • Umearen ordutegian edozein aldaketa, aurretiaz komunikatu beharko da.
  • Ahal danik eta puntualtasunik handiena eskatzen da hautatu den ordutegiekaz.
  • Jatordu eta biaoen ordutegiak errespetatu egingo dira, hezkuntzako taldekideek esandakoaren arabera; izan be, ordutegi horreetan zehar ezin izango da ez sartu ez urten.
  • Egiten diran jardueren eta lan-txanden onurarako, sartu eta urtetako ordutegi honeek jarriko dira:
  1. Sarrerak izan ahalko dira:
    • 7:30etatik 10:00etara
    • 11:30etatik 11:45ra
    • 12:45etatik 13:00etara
    • Urteerak izan ahalko dira:
      • 11:30etatik 11:45ra
      • 12:45etatik 13:00etara
      • 15:00etik aurrera
      • Gitxienez be, ordu bi bertan egotea gomendatzen da.
      • Ez dira, egunero, 8 orduak gaindituko. Ahal dan neurrian, saio etenik bakoa izango da.

      Edozelan be, barriro dinogu ez dala gomendagarria, umea, zentroan ordu larregi egotea; izan be, denboraldi honetan zehar garatu egiten da lokarri afektiboa, gehien bat familian oinarritu behar dana.

      Biaoa

      Atsedenerako ordua, funtzino fisiologiko bat egiteaz gain, zenbait aztura lantzeko bidea da.

      Biorako ordua kontsideratzen dogu, bazkaria amaitu eta arratsaldeko hirurak arterainoko aldia.

      Informazio gehiago.