Hezkuntza eta irakaskuntza

 
  • HaurreskolaUmeentzako instalazioak eta espazioak, ingurumeneko segurtasun eta osasungarritasun egokia dabenak.
  • Jokoaren eta mugimenduaren bidez, nortasuna egituratu, irudimena sorrarazo eta norberaren autonomiaren garapena aldezteko bidezko jarduera egokiak. Hona, lortzeko helburuak: inguruaren aurkimena; besteekaz alkarbizitza, zentzumenezko gaitasunen garapena, bizi izateko ohitura osasungarrietan ohitzea…
  • Profesional egokitasunez trebatuen talde bat, lehen umearoko hezkuntza-zeregina burutzeko gai dana.
  • Euskera, komunikatzeko hizkuntza modura. Parerik bako aukera dogu euskalduntzeko, ume bakoitzaren erritmo eta norbanako garapena kontuan izanik eta bereizkeriarik egin barik umeok daukien komunikazino-hizkuntzagaitik.
  • Gurasoek eta zentroko langileek parte hartzen daben funtzionamendurako eredu bat.

Familiekaz hartu-emona

  • Hezkuntza eta ikasbidea, guztion arazoa da; hori dala eta, hartu-emon osoa egon behar dau guraso eta hezitzaileen artean, hurrengoaren bidez erreztu egingo dana:
  • Hasierako alkarrizketa bat, zeinetan informatu egiten dala zentroaren funtzionamenduaz eta baita umea, alderdi guztietan, afektibo, fisiko,sozial eta abarretan, zelakoa danaz.
  • Hezitzaileekaz eguneroko hartu-emona, sartzean eta urtetzean.
  • Alkarrizketa personalak, bai gurasoek eskaturik zein hezitzailearen ekimenez.
  • Guztion arteko batzarrak, umearen bilakaera eta jarraitzen dan programazinoa ezagutzera emoteko.
  • Antolatu daitezan jarduera edo gertakarietan parte hartzea.

Noiz hasi

Umeak, 16 aste beteak izan behar ditu.

Moldatzeko aldia

Beronen helburua da, umea, familiatik aldendu eta giro ezezagun batean integratzeko laguntzea. Ahalegindu egiten gara baretasun eta afektuzko giroa sortzen, zelan eta umeak segurtasunez ikusteko bere burua. Hori lortzeko, eskolaratzea mailaz maila egingo da.

Moldatzeko aldiaren faseak:

  1. Lehen egunetan
    • Talde txikiagoak.
    • Ordutegi murriztuak.
    • Ama, aita edo erreferentziazko pertsona bertan egotea.
    • Jarraian
      • Taldea handiagotzea (osotu egiten da).
      • Bertan egoteko ordutegia apurka-apurka handiagotzea.
      • Ama, aita edo erreferentziazko pertsona ez dago bertan.

    Ikasturtea hasi aurretik, hezitzaileak familiagaz berba egingo dabe, moldatzeko aldiaren zehetasunen barri emoteko.

    Informazio gehiago.