Hirigintza

 

Errez ailegatzeko Plana egiteko egin izan dan lanak, hasiera batean, hurrengo honeek ditu: udalerriaren eguneko egoeraren diagnosi bat, eremuka egina; eremu bakoitzean jarduteko proposamen batzuk, zeintzuetan, sumatu diren egoerak konpontzeko beharrezko jarduketak dagozala eta, azkenik, Planeko jarduketak egin ahal izateko aurrekontuak.

Jarduteko Planak daukozan agiriak, honeek dira:

  • Kalean jarduteko plana.
  • Eraikinetan jarduteko plana.
  • Garraioan jarduteko plana.
  • Geroagoko faseak.
  • Aurrekontuen laburpena (eremuka, faseka eta orokorra).

KALEAN JARDUTEKO PROPOSAMENA

JARDUTEKO EREMUA

Azterketak, hirigunea osotzen daben kaleak eta, batez be, eraikin publiko garrantzizkoenetara sarbidea emoten deutsoezan bideak hartzen ditu.

LEHENTASUNA EMOTEKO ERISPIDEAK

Errez Ailegatzeko Lau Urteroko lehen Plana osotzen daben ibilbideen trazadurea egin ahal izateko tarteak eta kaleak aukeratzeko orduan, kontuan hartu eta aplikatu izan dira, garrantziaren hurrenkeran, hurrengo erispideak:

  • Udalerriko puntu garrantzitsuak alkartu egiten dabezan ibilbideak, eta baita non dagozan lagunik gehien joan egiten diran eraikinak.
  • Egokitzeko egiazko posibilitatea egon behar da.
  • Ibilbideen arteko jarraitasuna ahalbidetzea, sare moduko ibilbide egingarri itxiak sortu ahal izateko.
  • Arazorik ez daukienak baino, irisgarritasuneko maila txikiagoa daben ibilbideak hobesten dira.
PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA

Lemoako udalerriaren uri-bilbadurea hain zabaldua danez gero, Planeko proposamenaren lehen fasearen helburua da Elizondo eta Arraibiko egoitzazko asentamenduak alkartzea, bien arteko oinarrizko ibilbideak sortuz, zeintzuen ardatza Ibaizabal ibaiaren gainean egiten dan oinezkoen zubia eta trenbidearen egiteko dan lurperatzea izanik. Ibilbide honeek, egoitzazko aldean euren artean lotzeaz gain, Kiroldegia, eskola eta Zaharren Etxea hurreratzeko aukera emoten dabe.

Parte hartzerik garrantzizkoenak, ondorio ekonomikorik handiena izan dabenak, oinezkoen ibiak eraikitzea edo berreraikitzea dira. Beste jarduketa garrantzitsuak dira espaloi estuak zabaldu, tarte barriak eraiki eta bertan diran espaloiak berreraikitzeari buruzkoak.

EKINALDIEN PLANA

Datozen 4 urteetan egiteko diran jarduketa guztiak hartu egiten dituan parte hartzeko proposamena, urteroko ekinaldien Plan batean egituratzen da.

1. ekinaldia: jardun egiten da, batez be, Elizondo aldean, aldea, Intzuntzan, bus-geltokiagaz lotuz. Gainera, ibilbide bat sortuko litzake Arraibin, bus-geltoki bien artean.

2. ekinaldia: ekin egingo da, batez be, Elizondo eta Arraibi oinezkoen zubi barriagaz lotzeko, aldi berean maila bat jarriz udalerriaren erdialdean.

3. ekinaldia: parte-hartzeko proposamena, Elizondo aldean gauzatzen da gehien bat, aurreko ekinaldietan trazatu dan ibilbidea luzatuz, jarduketetan sartuz alde askeak, Andra Mari plaza, Elizondoko parkea...

4. ekinaldia: kale proposatuen moldaketak lagundu egingo dau, fase honetan, herriaren barruan ibilbide irisgarrien oinarrizko lehen sarearen hedapena handitzeko eta, udalerriaren barruan, eraikin interesgarrien arteko asko kokatu egiten diran beste alde batzuekaz konektatzeko.

ERAIKINEN BIDEAN JARDUTEKO PROPOSAMENA

JARDUTEKO EREMUA

Uste danez, egokitzeko barrikuntzak, Udalak berak sustatuko leukez; hori dala eta, Planaren barruan sartzen dira udal eraikinak edo udal-kudeaketa dabenak.

LEHENTASUNEZKO ERISPIDEAK

Eraikin bakoitzaren barruan, beraren dependentzia guztietara irisgarritasuneko erispideak aplikatzeko ahaleginak egingo dira. Baina, hori aplikatzea gatxa dala kontuan izanik, egoereak bat baino gehiago izan daitekez eraikinetan parte hartzeak proposatzeko orduan:

  • Dependentzia danak moldatzea teknikoki ezinezkoa danean, eguneroko erabilera daben areto hareek moldatzea proposatzen da edo, gitxienez, jendearentzat zerbitzu-mota irekiren bat eskaini egiten dabenak.
  • Hori ezinezkoa balitz, areto horreek berkokatzea proposatzen da, bertara ailegatu daitekeen edo moldatzeko posibilitatea daukien aretoetan herritarren arretarako zerbitzuak jarriz.
PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA ETA EKINALDIEAN PLANA

Ekinaldiak, funtsezko bi premisetan oinarrituz egiten dira: batetik, garrantziaren hurrenkeratik egitea eta, bestetik, hareetako bakoitzarentzat beharrezkoa dan aurrekontua beste faseekaz orekatua egotea.

Bide publikoan Jarduteko Planean, oso garrantzizkoa bada ekinaldien Planean jarritako urratsak eta hurrenkerea jarraitzea, proposatu diran ibilbideei jarraitasuna eta koherentzia emon ahal izateko, hori ez da horrela Udal Eraikinetan Jarduteko Planean: jarduketen hurrenkeraren aldaketea ez doa Planaren proposamenaren kalitatearen aurka.

Planean planteatu diran jarduketak, hurrengo eraikinotan egingo dira:

  • Udaletxea.
  • Liburutegia.
  • Osasun kontsultategia.
  • Zaharren Etxea.
  • Juan Bautista Eguskiza Meabe H.I.
  • Zereginetako Trebakuntzarako Eskola.
  • Udal Kiroldegia.

GARRAIOAN JARDUTEKO PROPOSAMENA

JARDUTEKO EREMUA

Plana, udal kudeaketazko tresna bat danez gero, udal eskumeneko alderdiak bakarrik aztertzen dira. Lemoan ez dago ezelako garraiobiderik, udal jabetza edo kudeaketazkoa danik; horren ondorioz, Planak ez dau berea egiten garraiozko bideen euren azterketa. Azterketan, bus geltokiak eta, hirigunean, mugikortasuneko arazoak daben pertsonentzat aparkatzeko plaza erreserbatuak dagoz; hau da, markesinak eta geratzeko zutoinak, eta aparkaleku erreserbatua daben plazen seinaleztapen eta dimentsinoak.

GAUR EGUNEKO EGOERAREN AZTERKETA

Azterketatik ondorioztatu da, Lemoak, udalerri ertaina izaten jarraitzen dauala eta, lurraldeko trafikorik gehien daukiezan bideetatik hur kokatua dagoanez gero, bus geltoki ugariak dituala eta, ostera, aparkaleku erreserbatuzko plazen kopuru murriztua daukola.

PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA ETA EKINALDIEN PLANA

Udalerriko geltokietan hobetzeko proposamenak gauzatu dira, batez be, geltokietan seinaleztapen egokia ipintzean; izan be, horretara, geltokiak urrinetik errezago ikusteaz gain, informazinorik garrantzizkoena herritar guztiek ulertzeko erean erakusten dabe.

Aparkaleku erreserbatuei jagokenez, hobetzeko proposamenak gauzatu egiten dira, gehien bat, espaloietan murrizketak egitean aparkalekuetara sarbideak bermatzeko, eta baita plaza berpintatzean be, eskatu daitekeezan neurrietara egokitzeko.

GEROAGOKO FASEAK

Fase honetan batu egin dira Irisgarritasuneko Lau Urteko Planaren lehen lau ekinaldietan sartu ez diran kaleak eta eraikinak; izan be, horreen parte-hartzeak, eraikinok behin amaituz gero egingo dira, urteko ekinaldi ezbardinetan garatuz.

Fase honen barruan sartu dira, baita be, ibilbide irisgarrien sarea osotzeko laguntzen daben kale eta tarteen arteko zenbait, zertarako eta udalerriaren barruko eraikin eta alde interesgarri ugariei sarbidea emoteko, batetik, lehenagoko fasetan sortu diran ibilbideak osotuz eta, bestetik, ibilbide irisgarrien sarrera etxebizitza denetara hurreratzea ahalbidetuz.

AURREKONTUEN LABURPENA

Irisgarritasuneko baldintzarik egokienak bermatzeko helburuz, Lemoako Irisgarritasuneko Lehen Lau Urteko Planaren barruan egiteko diren inbertsinoen azken aurrekontua, jarraian agertuko dana da:

Aurrekontuen laburpena

Aurrekontuak eremuka:

  • Bide publikoa: %49,97
  • Udal eraikinak: %48,36
  • Garraioa: %1,67

Aurrekontua faseka:

  • 1. fasea: %24,87
  • 2. fasea: %25,24
  • 3. fasea: %23,46
  • 4. fasea: %26,44
URIKO ALTZARIAK

Elementu honeen egoera txarrak euren erabilerea afektatu egiten dau baina, halanda be, bide publikoaren irisgarritasun-mailan afektau egiten ez dauanez gero kontsideratu da, uriko altzarien (txorkoak, bankuak, paperontziak, iturriak, bolardoak,...) egokitasuna, kasurik gehienetan ordeztea suposatu egiten dauana, izan daitekeela lehentasun osoa ez daukona eta, horren ondorioz, altzariok barriztatzean egin ahal izatea. Horregaitik, ordezte horreri alkarturiko kostuak ez dira islatzen ez aurrekontuetan ezta be Planeko parte hartzeetan; halan eta guztiz be, kontuan hartzeko beste faktore bat izan behar dabe altzariok ordezteari lehentasuna emoteko orduan.

2004. urtean, Udal Eraikinetan Jarduteko Planaren 1. fasearen barruan, udaletxea barriztatzeko obrari ekin izan jakon, harako irisgarritasuna hobetzeko:

Gehien bat, hurrengoetan gauzaturiko obrak egin izan dira:

  • Eraikinaren solairu danetara ailegatzen dan igogailu bat instalatzea.
  • Kanpoko arrapalak egitea, eraikinerako sarrera eta uriko inguruaren arteko goi-behea salbatu ahal izateko.
  • Informazinorako eta kontrolerako dan bulego administratiboaren zatia, beheko solairura tokialdatzea.
  • Beheko solairuan bainu moldatuak egitea.