Ingurumena

 

"21 Agenda" edo "21 Programa" kontzeptua, Rio de Janeiro-n, Brasilen, 1992an egin zan Ingurumena eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzian ("Lurreko Gailurra" modura be deitua) dago oinarritua. Konferentzia honetan, 173 gobernuek onartu egin eben 21 Agenda, Garapen Iraunkorrerako egintza globaleko plana modura ulertua. Hau da, 21 Agenda lanerako tresna bat da, garapen iraunkorraren alde lan egiteko, pertsonen bizitza-kalitatea hobetzeari ekiten deutsona ekosistemen gaitasuna gainditu egin barik, horretara, bion iraunarazpena ziurtatu ahal izateko.

21 Agenda

1994ko maiatzean eta Aalborg danimarkar urian, Uri eta Herri Iraunkorrei buruzko I Europar Konferentzia egin zan, bertara europar tokiko agintariak, nazioarteko erakundeak, nazioko gobernuak, zientziazko zentroak, aholkulariak eta partikularrak joan izanik, Rio-ko helburuak toki-mailan garatzeko asmoz. Konferentzia honetan sinatu egin zan iraunkortasunerako Europar Urien Gutuna, Aalborg-eko Gutuna izenez ezagun doguna. Horretan, udalerri sinatzaileek aitortu egiten dabe toki erakundeek daukien paper protagonista eta erantzukizuna, garapen iraunkor baterako bidean aurrera egiteko helburuz. Aipatu daiteke, 21 Agenda jarri gura daben herriek eta uriek, prozesu honetan euren konpromisoa islatu egin dabela, Aalborg-eko Gutuna sinatzearen bidez.

Zezeilaren 27ko 3/1998 Ingurumena Babesteko Lege Orokorrean, kontzeptu hau lehen aldiz agertu zan Euskal Herriko Autonomia Erkidego osorako legegintzako ikuspuntu batetik.

Geroago, eta aipatu legearen agindua betez, Gobernuko Kontseiluak onartu egin eban 2002ko bagilaren 4an Garapen Iraunkorreko Euskal Ingurumeneko Estrategia (2002-2020) eta Ingurumeneko lehen Programa Markoa (2002-2006), epe luzera ikuspegi estrategiko batean tartekatuz 1992ko Rio de Janeiro-ko Konferentzian hartu egin zan konpromisoagaz sintonian.

LEMOAKO TOKI AGENDA

Lemoako udalak, 2000ko zemendiaren 20ko Ezohiko Osoko Bilkurean aho batez erabagi eban "Iraunkortasunerako bidean europar urien gutuna" (Aalborg-eko Gutuna) eta Hannover-eko deialdia sinatzea, zertarako eta garapen iraunkorrezko eredu bateruntz aurrera egiteko gure udalerrian, agiri biak onartuz eta sinatuz. Baita be, 21 Toki Agendaren prozesuan parte hartzea erabagi eban, prozesuaren amaiera izanik iraunkortasunerako Toki Egintzen Plana sortzea eta martxan jartzea.

2002ko garagarrilean hitzarmen bat sinatu zan UDALTALDE 21 ARRATIA eratzeko; izan be, udalerri parte hartzaileak, Arratiako Mankomunitatea eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen saila dira haren osogaiak, IHOBE Sozietate Publikoaren bidez. Horretara formalizatu da, alde guztiek, Arratia eskualdeko udalerri danetan 21 Toki Agendak diseinatu eta jartzen laguntzeko hartu daben konpromisoa, baliabide tekniko eta ekonomikoak alkarbanatuz.

Prozesu hau 2002ko amaieran hasi eta 2003ko bagilan amaitu zan Udaltalde 21 osotzen eben udalerri bakoitzaren Ingurumen, Ekonomi eta Gizarteko zazpi Diagnosiak (DAES) eginaz. Hasieran, Lehen Zirriborro bat egin zan, arduradun politikoei eta udal teknikariei bialdu egin jakena, aztertzeko. Behin hareek esandakoa jasoz gero, behin betiko idazketari ekin izan jakon.

2003ko udaldian zehar, diagnosiak aurkeztu egin ziran batzarretan, zeintzuetan, baita be, Foroen antolakuntza eta Ingurumen Ekintzako Planen zehaztapena aztertu egin izanik.

2004ko maiatzan, prozesuari barriro ekiten jako, diagnosia aztertuz eta parte hartzearen helburuen arteko lehentasunak jarriz; horretarako parte hartu eben alkateak, udal teknikari eta zinegotziek, eta baita Herritarren parte hartzerako Foroak be. Urte horretako irailean, behin informazinoa eta ondorioak batzarretan jasoz eta horreen ondoriozko aldarazpenak egin izanez gero, Ekintzako Planaren balorazinoa egin zan urrian egindako Parte hartzeko Foro barri batean.

Jarraian, batzarren beste ekitaldi bat egin zan, helburu bikoitzaz: Jarduteko Planaren azken terminoak definitzea, batetik, eta lehentasuna daben egintzak identifikatzea eta Egintzen Fitxa Deskribatzaileetan dagozan horreek egikaritzeko programak egitea, bestetik.

Azkenik, prozesu honen emoitza modura, Lemoako Toki Egintzako Plana definitua geratu da; izan be, agiri bizia eta, horren ondorioz, eten barik gaurkotu daitekeena da, udalerrian sortuz doazen beharrizan barrien arabera. Planaren bidez estrategia eta programa nagusiak markatu gura dira, garapen iraunkor batetik, politika ingurumeneko, sozial, ekonomiko eta kulturalen aldekoak, gure herriaren bizitza-kalitatea etenik barik hobetzea izanik helburua.