Ingurumena

 

Mugikortasun iraunkorrago baten oinarriak dira ibilgailuetan egindako desplazamenduak murriztea eta, zehatzean, ibilgailu pribatuan egiten diranak, pertsonekoentzat, eta kamioian, merkatugaikoentzat, murriztea eta, aukera modura, desplazamendu ibilgailu bakoak eta garraio publikoa sustatzea, pertsonentzat, eta trenbidea eta beste bitartekoena, merkatugaientzat.

Mugikortasuneko Udal Planen bidez, zenbait jarduketa proposatu dira mugikortasun iraunkorreko erispideak, uriko espazioetatik ibilgailuen trafikoa kenduz eta aukerazko garraio-moduak indartuz (oinezkoen erabilera, bizikleta eta garraio publikoaren zerbitzuak).

Lemoa udalerriko mugikortasun iraunkorreko planaren diagnosirako elementuak

2004ko urrian, LEBER Planificación e Ingeniería, S.A. enpresak azterlan bat egin eban, Arratiako Mankomunitateak eskatua, osotu egiten eben udalerrien mugikortasunari buruzkoa. Helburua zan eurotako bakoitzean planteatu ziran arazoak zehaztea, honetara tartekatu ahal izateko diagnosia udalerri bakoitzaren 21 Toki Agendaren eta Mugikortasun Planaren barruan.

Azterlan honen bidez, aipatu enpresak zehaztu eban Lemoako diagnosiaren elementuak, ahalbidetu egiten dabenak mugikortasun iraunkorraren plana egitea, kontsideratuz mugikortasuna, bai Lemoako biztanleena eta baita be udalerrira datozen biztanleak ez diranena; baita, hurrengo alderdiak be kontuan hartzen dira:

  • Egindako distantziak, erabilitako garraiobideak, mugikortasunaren arrazoiak eta mugitzen diranen jatorriaren eta norakoaren udalerriak.
  • Zentsoa, bai biztanle, familia eta etxebizitzena zein ibilgailuena, eta baita hareen espazioko banaketa be, eta ezaugarrien arteko bat.
  • Enplegu eskainien espazioko banaketa, kontuan izanik sektore ezbardinak.
  • Aparkatzeko plaza danetako espaziozko banaketa (garajeak eta bideak), bidean aparkaturiko kotxeak, legez kanpo dagozanak eta bideko plaza askeak gauean zehar, eta aparkaleku eta beharrizanen banaketa.
  • Errepide nagusietan trafikoen aforoak eta denborean daukien banaketa.
  • Udalerrian trafiko-istripuen datuak.
  • Garraio publikoaren eskaintza, bidaiarien jatorria eta norakoa kontsideratuz.

21 Toki Agendaren ekiteko planaren egintzak mugikortasun iraunkorraren aldera

Lemoa udalerriko 21 Toki Agendaren ekiteko planean sarturik dagozan egintzen arteko zenbait dira Lehendakari Agirre eta tren-geltokiaren arteko zubia, Zubiatera pasabidea eraikitzea, trenbidea lurperatzea, N-240 errepidetik udalerriko alde ezbardinetara sarbideak hobetzea, bidegorriak eta bizikletak aparkatzeko lekuak egitea.