LUDOTEKA: ZER DAN
Jostailua izan behar da, ume guztientzat, bai aisiarako eta baita trebakuntzarako be, tresna egokia. Horra ludotekak lortzen dauana. Izan be, kultur zerbitzu bat da, trebakuntza eta jolaserako, izaera publikoa daukona, pertsonentzat eta komunidade osoarentzat. Horregaitik esan behar da, ludotekaren funtzinoa, bai giza, bai sozial eta baita kultural ikuspegitik be, oso garrantzi handikoa dala. Hezkuntzaren lagungarria izan daiteke bilakaerazko faktore modura, eta lagundu egin daike entretenidu eta trebatu egiten dabezan jostailuak jendeak hobeto ezagutzeko.
Umeen ludotekak dirala dinogu, umeentzat gehien bat pentsau izanik, olgetean eta kulturatzean jarduteko leku itxiak, lehen zeregin modura dabenak umearen nortasuna garatzea, horretarako jokoez eta jostailuez baliatuz.Horregaitik ahalbidetu, aldeztu eta erreztu egiten dabe umeen jolasa, umeei eskainiz, ez bakarrik horretarako beharrezko elementuak, jostailuak, material ludikoa eta olgetako espazio itxiak, ezpada olgetarako behar diran orientabide, laguntasun eta soziabilitateak be.
- Kontzeptu hau oinarritzat dogula kontuan izanik, ludoteken abantailak hurrengo dirala deritxogu:
- Umearen sorgarritasuna sustatzen dabe; horretarako, umeari, familia askorengandik lortzen dituan edo lortu daikezanak baino material askotarikoagoak, espazio zabalagoak eta orientabide egokiagoak emoten jakoz.
- Umeak, gura dituan jostailuak gozatu daikez; horrela, komunidadearena danaren guztirako begirunez jarduten hasten da.
- Umeen egozentrismoa gainditzeko laguntzen dabe. Umeak, egozentrismoa gainditu egiten dauanean, jostailuak besteekaz alkarbanatzeko desioa dauko. Izan be, asmo hau, komunikazinoaren soziologiagaz dago lotua.
- Umeari aukera emoten deutso jostailu gehiago erabili eta gozatzeko; horretara, benetan eukitzea gura dituanak aukeratzen ditu.
- Umeari aukera emoten deutse bere modukoak direnakaz lankidetzan jarduteko; horrela, danon arteko proiektu batean sartzen da, danontzakoa dan helburua lortzeko.
- Mailaz maila, taldeko bilakaera eta hezkuntzarako bidea emoten dabe, alkarbanatu egiten diran bizipenak bizi izanik.
- Familietan, jostailuei buruz dagoan ezaupidea hobetu eta aberastu egiten dabe.
- Aita eta amei laguntasuna emoten deutsee jostailuak erostean, euren seme-alaben gustuaren eta jolas eta jostailuen kualitate material eta hezkuntzakoen funtzinoan.
- Umeari erakutsi egiten deutsoe olgetan, aisia eta asti libreko zibilizazinoaren barri emonaz horrela.
Ludoteka, herri euskaldun batean dago baina, halanda be, euskerearen erabilera, ia eskolara bakarrik mugatzen da, eta ez hainbeste adinbakoaren beste inguru batzuetara; gauzak horrela, ludoketaren dinamikeak, euskerearen erabilerea ahalbidetu egiten dau.
Ludoteka da, lan egiteko daukon metodologiagaitik, leku egokia da bai euskerearen beraren zein euskal kulturaren beste alderdi batzuen praktikea sustatzeko. Jokoa izanik edozein gizakiren funtsezko beharrizana, jarduera eguneroko eta modo naturalez egina dalako, ludotekan aukera dago, baita be, euskeraz olgatu eta, ahal dan neurrian, umeen arteko hartu-emon naturaletan be, gure hizkuntza erabiltzeko.
ORDUTEGIA ETA ARAUTEGIA
- Ludotekako zerbitzua, 3-12 urte bitarteko umeentzat zuzendua dago.
- Ludotekako ohiko odutegia: 16:30- 19:30 (astelehenetik barikura arte)
- Oporraldiak: abuztuan, ludoteka itxita egongo da.
- Udaleku irekiak: garagarrilaren lehenengo hamabostaldian, udaleku irekiak antolatzen dira.
- Ludoteka igerilekuetan: garagarrilaren bigarren hamabostaldian, gitxi gorabehera.
HARTZAILEAK
Ludotekaren zerbitzua, adineko 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat dago zuzendua.
JARDUTEKO ARLOAK
Erabiltzaileen garapen integralerako arloak:
Jokoa, bizitzaren egiazko ikasbidea modura eristen dogu; izan be, haren bidez, hezkuntzako zenbait helburu garatzen dira, pertsona bakoitzaren dimentsino guztietara hedatzen diranak.
- Garbitasuneko ohiturak: eskuak garbitzea...
- Bizikidetzako ohiturak: entzun eta ez oihukatzea, gertatzen diran eztabaidazko egoereak arrazoibidetzea.
- Begirunezko gaitasuna: ludotekaren arauak, beste batzuekaz egindako jokoen arauak errespetatzea.
- Esku-trebetasunak: zenbait jostailuk, titereek, panpinek, kamioiek modukoek bultzaturiko jardueragaz zerikusian dagozanak.
- Trebetasun motrizeak: tarratu eta bultzatzeko jokoak, muntatzekoak.
- Zentzumenezko trebetasunak: gizartezko jokoak, musika-teknikakoak, ikus-entzunezkoak.
- Pentsamendu logiko eta estrategikoaren gaitasuna: gogoetazko jokoak, eraikitzekoak.
- Ulertzeko eta arretaz jarduteko gaitasuna: jokoen antolakuntzazko arauak eta hareen garapena.
- Berbazko adierazpena: antzeratzeko jokoak, adierazpena jokoan.
- Adierazpen musikala: joko musikalen bidez.
- Gorputzaren adierazpenak: antzeratzeko jokoen bidez.